Gordetakoa from ZALDI BELTZA by VIBORA
Tracklist
8. | Gordetakoa | 2:44 |
Lyrics
Burnizko sokaz lurrari lotuta, hankarik ez lurrean.
Azken bazter honetan gordeta zerua ere arrakalatzen da.
Alderraiei ondamuz begira.
Gaua dator zorrotz, zuzen, garbi indarrez adorea erauzi arte.
Halaxe hiltzen da jende etsia.
Halaxe hiltzen gara jendarte etsian.
Hasieratik izan al zen berandu?
Egon badaiteke hemen eta orain, halakorik bada, posible bada.
Zeure buruaren zelatari zoliena zeu.
Bideari aurre ezin egin, inora ezin itzuli.
Barrua korapilatu eta bere baitan bildu.
Norbera den adina da arrotza mundua.
Norbere neurrira ezezagun.
Hasieratik izan al zen berandu?
Egon badaiteke hemen eta orain, halakorik bada, posible bada.
Zeure buruaren zelatari zoliena zeu.
Credits
from ZALDI BELTZA,
released September 29, 2023
Letra / Lyrics: Larraitz Fagundez
Letra / Lyrics: Larraitz Fagundez