โ›บ
๐Ÿ”— โš™๏ธ

Non from Urrunetik Gertu by urrunetik gertu

Tracklist
3.Non4:28
Lyrics

NON
Ez galdetu non nagoen
leku hau ez baita mapetan aurkitzen
ez da erraz topatzen.
Ez galdetu non nagoen
leku mugikorrean bainabil dantzan
eta bilatu arren ez bainauzue bertan aurkituko
Ez galdetu non nagoen
leku hau ez baita inongo latitude ez altitudetan agertzen
Leku honek badu izenik,
zelai zabal bat izan daiteke,
zuhaitz eta mendiz josia
elur malutez estalia,
eguzpi izpiz jantzia,
euriz bustia.
Leku hau etxe erraldoi bat izan daiteke,
zementuz, harriz edo egur zaharrez eraikia.
Leku honek mila koloretako
lau horma izan ditzake,
beroak, hotzak, ilunak, argiak
Izan ditzake baita
mila errepide,
mila estarta txiki,
inguruan denda txikiak, animaliak
Goruntz begira,
amaiezinezko diruditen aldapa malkartsuak,
ilunpetan,
misterioz betetako bide txidorrak
Non nagoen galdetuko duzue berriz
hemen nago bada, hotz izotzezko zein ur epelezko aberrian,
ez lurrean,
ez airean,
soilik aske, soilik askatasunean.

Credits
from Urrunetik Gertu, released May 3, 2017
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations