🔗 ⚙️

Eguzkiaren argia by Rotten XIII

Tracklist
1.Eguzkiaren argia4:07
Lyrics

Eguzkiaren argia
piztu da zure aurrean,
Ilargiari begira
izkutuan pasa dituzu urteak.

Zure etniaren arima
bilatzeko unean,
ondoan izango dira
maite zaituzten
ta maite dituzun denak.
Sorterriak eman dizun
Sentipen hilezkor abisalena.

Ortziren adorea
ekaitza botatzean,
etxearen ausardia
lurrikararen aurrean.
Ta zu, lagun, haien parean!

Jaunak ez dizu emango
barnean daukazuna:
bihotz barruan humiltasuna,
buruan garuna.
Zurea da etorkizuna!

Ta gauaren iluntasunean
elkartuko gara,
suak akabatu ditzan
gure beldurren dardarak.
Jasotako kolpe bakoitzeko,
milaka bulkada!

Gure baitan daude aberria
eta askatasuna.
Memoria, justizia
ta galdutako lagunak.
Iritsiko da gure eguna,
gure batasuna!

Nortasuna! Maitasuna!
Ez utzi galtzen lurrak eman dizuna!

Credits
released April 5, 2019
"Eguzkiaren argia" abestia, Julen Urzaiz-ek grabatua eta nahastua Iruñeako Sound Of Sirens estudioan 2019ko martxoan.
Esker mila Oihaneri pianoa sartzeagatik!
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations