🔗 ⚙️

Eskua from Balak airean by PILT

Tracklist
5.Eskua4:11
Lyrics

Bost atzamar ditu eskuak
Eta lau dira tarteak,
Ihes egiten dit urak
Harrapatzerakoan.

Nire eskuaren tamaina
Txikia gelditzen da,
Harrapatzea nahi nuke

Zerua!

Gainean daukagun horma,
Zulatu beharrekoa,
Zorua islatzen duen
Kristalezko sabaia

Apurtzea nahiko nuke
Eta luzatu besoa,
Zulo honetatik atera.

Ezin da eguzkia lau hormatan kaiolatu,
Ezin dira gurariak estali,

Arroka artean urak aurkitzen duen moduan
Azalduko dira eta dena irauli.

Kolpe bat, kolpe bi, kolpa eta kolpa,
Etsi gabe eutsi, kolpatu gogor!

Ostikoz ostiko,
Ukabilkadaka,
Azken kolperarte,
Kolpatu gogor!

Credits
from Balak airean, released November 21, 2024
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations