Zanbuia! from Zabortegitik salbatuak by Nigara Zuek
Tracklist
4. | Zanbuia! | 2:42 |
Lyrics
Noizbait hemen gauden guztiok hilik egongo gara
Iritsiko da une bat, auskalo noiz, zeinean hau entzuten ari den gazteena ere hilzorian egongo den.
Ordurako beste guztiak hilik egongo gara, bai.
Hauxe da, orain eta hemen gauden guztiok elkarrekin gure bizitzetan biziko dugun momentu bakarra, elkarrekin, ez da besterik egongo.
Eta iritsiko da momentu bat zeinean momentu hau ere ahazturaren itsasoak irentsiko duen.
Gaur eta hemen gaudenen arteko azkenak, akaso gazteenak, hilzorian denean, une hau ekarriko du akordura eta konturatuko da une hau konpartitu dugun guztiok ez gaudela jada, mundu osoan ez dela egongo une horretan esaldi hau konpartitu ahal izango duen inor : gogoratzen egun hura Ie- ko poesia egunetan ? Eta une horretan pertsona horrek, lauso bada ere, hemen gaudenon aurpegiak ekarriko ditu gogora eta agian, akaso, nork daki, hitz bat etorriko zaio gogora. Zanbuia !