โ›บ
๐Ÿ”— โš™๏ธ

Bb Agurra from Zabortegitik salbatuak by Nigara Zuek

Tracklist
8.Bb Agurra5:28
Lyrics

Igandero genuen zita
zabor poltsak soinean jantzita
maiteminaren bisita

piano zahar baten gainean
sortutako kantak menuan
aza ustelak zelatan

hego haizeak ta 5Gak
belarrietaraino
daramaten doinu hautsia
hobeto dastatzeko

ni alde batetan ta zuek bestean
zuek nigara momentu honetan
kantak iraun bitartean

isiltasuna izan zen lehena
gero negarra, irria ta hitz errena
heldu ta ahaztu zaigu dena

heriotzaren beldur hotsak
itsutzen gaitu sarri
hemen gaude ta debalde
bizitzea da sari

norberak ahal badu utz dezala
mundua aurkitu zuen bezala
edo hobe posible bada

Credits
from Zabortegitik salbatuak, released April 19, 2020
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations