🔗 ⚙️

Aurpegira begiratu from Lautada by MICE

Tracklist
3.Aurpegira begiratu3:39
Lyrics

Ezin dizut aurpegira begiratu
zure bidea ta nirea horrenbeste aldendu direnean
Inoren kontura bizitzak ibiltzen dituzunean
arima libreen errebindikazioz mozorroturik

Orain ezin dut zure begiekin ikusi
behin konpartitu genuen mundua

Bide guztiak dute norantza bat, aizu
lautadan zabal eta erosoak batzuk
malkartsu aldapatsu deseroso gehienak
barkaidazu maitea hauek aukeratzearren

Ideien munduan galdu izan naizen arren
koherentziak min egiten duen arren
mendia ez da igotzen berriz ere jaitsi arte
bitarteko guztia da ikasbide


Ezin dizut aurpegira begiratu

Credits
from Lautada, released March 1, 2023
Felix Buff bateria.
Ilargi Agirre perkusioa.
Iñigo Telletxea bajua.
Ibai Gogortza gitarra, saxoa.
Joseba Baleztena gitarra, ahotsa.
Miren Narbaiza ahotsa.
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations