🔗 ⚙️

Baimen gabe by Izaki Gardenak

Tracklist
1.Baimen gabe5:11
Lyrics

Baimen gabe

Hilkutxa egurrez
egin dugu sua gaur,
zerua sabai
kearentzat.

Ezer ez dudala
diote, jakin gabe
zer gorde dudan
begi atzean.

Aurrera joan baina
halere gibelera
begiratzeaz
gogaitu naiz.

Eta ez dut nire
buruari egunero
zor diodan
hitza hustu nahi.

Distiraren bat, tarteka behintzat.

Iristean,
ez dadila luze joan amaiera.

Baimen gabe biziko naiz lehertu arte.

Zure egarritik baimen gabe
edango dut, biziko naiz
lehertu arte.

Distiraren bat, tarteka behintzat.

Damu denak
leun izan daitezela
eta, gainbehera iristean,
ez dadila luze joan amaiera.

Ez du nireak egingo
nirea egin gabe.
esan nor baztertzen duzun,
eta esango dizut nor zaren.
Kanta hauek lore sortak
dira bide bazterretan.
Garraxi bat lur azpian,
aizto bat fusil guztien kontra.

Credits
released November 12, 2024
Kantu hau 2024ko udan grabatu eta nahastu dugu Raul Perezekin, Granadako La Mina estudioan. Aurrekoizpenean eta baxuen grabaketan Ander Sevilla aritu da.

Masterizazioa: Cem Oral, Jammin’ Masters, Berlin.

Musika eta hitzak: Jon Basaguren.


Diseinua: Libe Kortazar

Musikariak:
Jon Basaguren: ahotsa, gitarra.
Libe Kortazar: teklatuak, ahotsa.
Dani Arrizabalaga: Bateria, perkusioa.
Joseba Baleztena: gitarra.
Danilo Foronda: baxua, gitarra “Orube” kantuan.
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations