Amarauna from Ostera by Hostoak
Tracklist
4. | Amarauna | 5:00 |
Lyrics
Esnatu dut mugikorra bart gaueko hegalditik.
Ordu txiki pantaila handi, Call Of Duty skill gainditurik,
nola itzuli kendua loari?
Kargatuta gailua behintzat, makillatu, selfie, klik!
Irudi ukitua instanten sarean, ondoren txio bi.
Konektatuta berriz... Zuen ispiluari.
AMARAUNA
Meteo app-ak dio ez laino ez aterki.
Etekinik atera al diot kripto-txanponari?
Denboraz larri baina tik tok, tartetxoa bideoari.
Etxeko lanak egiteko, gero izango al dut astirik?
AMARAUNA
Kaleak zeharkatuta
bi ardatzeko maps-etan
Une zirraragarrienak
Pokemonen heizean
Eguna hasi besterik ez
Eta bateria agortzear!
Kargagailua badut
Baina hartunea behar
Udaberria lehertzen da
bozgorailuen atze aldean
Zimeltzen da udazkena
pantailaren beste aldean.
Estaldurarik gabe
Tunel zulo iluna
Iada ez dut eskura
Jakintza, erantzuna.
Sareen sare honek
Zer bakartasuna.
Eredu ahulen ondotik
nahasi da amarauna