🔗 ⚙️

Gutxi gehienez by haatik

Tracklist
1.Begiak2:11
2.Hamazazpi1:58
3.Agurra1:53
4.Loa2:33
5.Galdera2:18
6.Domenika3:34
7.Asunak3:54
Credits
released June 6, 2025

'Gutxi gehienez' 2024ko eta 2025eko asteburu banatan grabatu genuen, instrumentalak Berrizko lokalean, eta ahotsak Markina-Xemeingo EUP! irratian. Grabaketa eta nahasketa Jon de la Fuenterenak dira. Masterra Jon Badik egin du North Waves Sound estudioetan.

1-6 abestiak 2020an idatzi genituen, 'Asunak', ostera, 2024ko abenduan.

Hego haize egunak ez dira iragartzen,
gainean eramaten dira, beruna baino pisutsuago.
Hego haizeak geldoago bihurtzen du dena.
Minutuak. Orduak. Egunak. Hilabeteak. Urteak?

Mila esker, modu batera edo bestera, lozorro girotik ateratzeko arrazoi bat ematen diguzuen guztioi.

Besarkada estu bat Eneko, konplize lanak egiteagatik;
'Dela', pazientziagatik; Badi, magiagatik; Unai, inspirazio iturri izateagatik.

Haatik, 2025eko ekainean.
LicenseCC BY-NC-SA 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations