Tren bat from Hasiera Bat by Gorka Urbizu
Tracklist
3. | Tren bat | 2:49 |
Lyrics
Ikusmenak itsututa gaude
eta denborarik ez daukat
gehiengoak beste nonbaiten egon nahiko luke orain
aukeratu zure drama
pantaila ispilu bat da
hauxe da jasoko duzun mundua
Isiltasunaren bagoian
idazten
tren batean nago
kantu bat egin dizut
gauzak okertzen diren unerako
Jakina da ezjakintasuna dela toki ospela
bitartean xamanak dio dena gezurra dela
titiburuak pixelatuta
pistolak prime time-ean
hauxe da jasoko duzun mundua
Isiltasunaren bagoian
idazten
tren batean nago
kantu bat egin dizut
gauzak aldatzen diren unerako
agian bada zerbait
mendi gailurrez pixka bat harago
nirekin etor zaitez
esazu baietz
ezin dut gehiago
Credits
from Hasiera Bat,
released January 15, 2024
Musika eta letra: Gorka Urbizu Ruiz
Musika eta letra: Gorka Urbizu Ruiz