🔗 ⚙️

Hondakinen bat from ANABASA by DENA

Tracklist
3.Hondakinen bat3:28
Lyrics

Nork bilatzen du oreka
norbere balantzan,
hain astunak badira eutsi beharreko zamak?
Nork aurkitzen du heldulekuren bat,
atzoak bikoitza pisatzen badu gaur?

Eta segurtasun distantziak,
larrialdi irteerak
eta hondakinak utzi ditut
neure buruari zor diodan
eraispen honetan

Beti kezka diren egunetan
arrakalak ikusten hormetan,
ez naiz nire nekea
abesti huts hauekin eusteko gai.
Ezta plazer eta adikzioetan
aurkitzen saiatu naizenetan
kontrapisu batez bakardade
eta penak ebazteko zain.

Nork uzten dio tarte bat
norbere desorekari?
Nor, heldulekuez beste egin eta eraitsi?
Etxe honek gehiegi iraun du
zutabe batekin, bakar batekin.

Aldaketa diren egunetan
arrakalek diraute hormetan,
nire nekea ongi gordetzen duten horietan.
Eta lana eman didala ohartzeak
berandututako “orain zer?” gehiegi
esan ditudala eraispen hau bukatzean.

Credits
from ANABASA, released March 21, 2025
LicenseCC BY-NC-SA 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations