Atako bandan from ANABASA by DENA
Tracklist
7. | Atako bandan | 2:25 |
Lyrics
Hurbiltzen ikusi zintudan,
irten beharra zenuen,
ni berriz hemen etzanda
atzoak ezin ohetik altxata.
Eta hasi zinen prestatzen
zauriak eta zure zama estaltzen,
irekita zenuen atea
zein eder agertzen zinen atzean.
Inork ezer esan gabe
zein sakon zen dena entzuten
leihotik begira:
-Ei, hemen al zaude?-.
Uhalak jantzi genituen,
berandu iritsiko zinen
baina tarte bat eta eseri
hitz egin dezagun
zalantzan jartzeko:
Gauzak nola diren
eta nola beharko luketen.
Nola egin hau?
Ez dakit,
argibideak beharko nituzke.
Nork eusten gaituen
eta nola gaituen eusten?
Nora goaz hemendik?
Urrun,
eta bueltako biderik ba al da?
Leihotik, begirada ihes, umel eta eder,
pentsatzen zenuen:
-ez badugu elkar ikusten
behin izendatu genituen espazioak gorpuzten?-.
Ezin dezaket erakutsi, zenbat defini dezaken
beste izate batek
ez ginelako irauteko etorri
hazteko baizik.
Urruntzen ikusi zintudan,
ez dakit garaiz iritsi bazinen,
leihotik begirada galduta
orduan zerbait ulertu nuen.