Bi Burrundara by Burrundaria
Tracklist
1. | Lehena bi | 5:44 |
2. | Makur | 4:59 |
3. | Kolpez | 4:03 |
4. | Alde bi | 1:15 |
5. | Eskarnio | 1:13 |
6. | Lodi | 7:24 |
7. | Amaltea | 5:21 |
8. | Azkena bi | 3:50 |
Credits
released April 4, 2022
"Turrunak jo du behin, burrundaria. Errepika bat, burrundara bi. Turrunak barrunbea astindu dizu, isiltasuna hautsi du. Zerk jotzen dizu barruan behin eta berriz? Zein bukle errepikatzen da eta zeini esaten diozu “Geldi hadi hor”? Zeini utzi oihartzunak itzul dezan?
Turrunak horrela jotzen duenean jendeak ihes egiten du korrika. Korrika karriketan zehar, harritxintxarra oinetan eta arnas estua eztarrian, itogarria. Hondartza luzean korrika, zerbaiti, norbaiti, norbere buruari ihes. Beldurra eta gosea, hori da duten ondare bakarra, memoriaren zama daramate bizkar gainean. Arrastoa errepikatzen bada ere itsasoa zabala da eta aparrak estaltzen du pertsonen iragana.
Turrunak jo du eta urrun entzuten da. Babeslekua bilatu du jendeak bizitzaren simulakro honetan. Inprobisatzen ari zarelakoan buklea zara, errutina besterik ez."
Aiert Ordoñez Adarraga